Denbora luzez errezeta landu ondoren bazen garaia eskuak zikintzeko. Gaur ikasitako edukiekin pizza sukaldatu dugu. Ze ona!!





Asteartean martxoaren 8a ospatu genuen, Emakumeen Eguna. Modu berezian egin genuen gelan eta eguerdi aldera denok bildu ginen patioan adostutako abestia abesteko: zarena ZARELAKO.
Gainera, aste honetan zehar, gela guztietan asko maite ditugun emakumeak izan ditugu lagun eta beren esperientziak kontatu dizkigute. Mila esker Fati, Amaia, Haizea, Estíbaliz, Natalia, Zuberoa, Gema, Mari Angeles, Zuriñe, Miren Mari Carmen, Irati, Alaitz, Idoia, Maritxu,Grabiñe, Achoura, Sandra, Mirian, Nekane, Miriam eta Elena.

Aurten Inauteri festa bikaina ospatu dugu. Pasarela, kalejira bikoteekin, sua, dantza… egun zoragarria izan dugu!

Prozesuaren informazio guztia webgune honetako “AURREMATRIKULA 2022-2023” pestainan argitaratu berri dugu. Menu nagusian ere ikusi ahal izango duzue.
NIZE-2Makilekin ibiltzea baina zerbait gehixeago! Aste zuria gertu eta Ipar martxa probatu behar, ba ote zerikusirik Ipar Skiarekin?
Aurten ere Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu dugu ikastolan. Lehen Hezkuntzako 2., 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleok antzezlan bat ikusi dugu, NUPeko irakasle zientifikoak protagonista dituena eta garai guztietako emakume zientzialarien bizitzaren berri eman digute. Oso interesgarria izan da!
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak ez dira obra ikustera joan, baina emakume horien errealitatera ere hurbildu dira eta zientziarekin esperimentatu dute. Zer gustura egon diren!



















Emakume zientzilarien egunerako 3 urtekoek kimikariak gaia aukeratu genuen. Horretarako, Marie Curieren ipuin bat irakurri genuen eta esperimentu ezberdinak aurrera eraman genituen: hodeiak sortu genituen pospolo-kaxa eta ur botila batekin; patata eta lastotxoren esperimentua (lortu genuen lastotxoa patatan sartzea erori gabe?); eta azkenik, puxika eta papertxoen esperimentua gauzatu genuen. Argazkiak ikusteko prest al zaudete?









