Gotorlekura joan gara han dagoen erakusketa ikustera. Liburuen inguruko LIBURU LIBRE lana ezagutu nahi dugu. Liburutegi batean botatzeko zeuden liburuekin lan artistikoak aurkeztu dizkigute. Oso interesgarria!
KORRIKA TXIKIA 2021
Gurasoekin goizetan “egun on” aukeratu
lagunekin jolasteko euskara aukeratu
euskaraz abestu!
aiton-amonak agurtzeko “agur” esan
marrazki bizidunak euskaraz ikusi
euskaraz idatzi; koadernoetan, whataap-ean, hangouts-ean…
mendian euskaraz aritu
…
Euskara aukeratu, euskaraz bizi!
BULTZA EUSKARA!

Rocopolisen
Giza gorputza
Biderketak ikasten
The best city in the world
Food groups
6. maila institutuan
Errefuxiatuen proiektua
Egun hauetan pertsona errefuxiatuen proiektuari bukaera emateko, aurkezpen ezberdinak egin dituzte 6.mailako ikasleek. Hauetako bi euskaraz izan dira; ikastolako 5.mailako ikasleei eta NUP-eko ikasle talde bati ere egin diete. Beste bi aurkepen egin dituzte gaztelaniaz; UPNA-ko ikasleei eta gurasoei. Lan handia egin dute eta oso ondo aritu dira! Zorionak!
Unibertsoa
Aniztasuna aberastasuna
Gaur lagunekin borobil batean eseri naiz, lagunak banan banan begiratu ditut eta zer ezberdinak garen ohartu naiz. Norberak bere ideiak ditu.
Gaur lagunekin jolasten ibili baiz, lagunak banan banan begiratu ditut eta zer ezberdinak garen ohartu naiz. Zer goxoa den bakoitzaren egoera ulertzea.
Gaur lagunekin asko ikasi dut. Lagunak banan banan begiratu ditut eta zer ezberdinak garen ohartu naiz. Zenbat saiatzen garen bakoitzaren erritmoa errespetatzen.
Gaur dantzan ibili naiz. Lagunak banan banan begiratu ditut eta zer ezberdinak garen ohartu naiz. Bakoitzaren modua zer dibertigarria da.
Gaur maitasuna eman dut. Lagunak banan banan begiratu ditut eta zer ezberdinak garen ohartu naiz baina denak zer gustora ginen.
Gaur borobil batean eseri naiz. Gaur lagunekin jolastu naiz. Gaur ikasi dut. Gaur dantzan ibili naiz. Gaur maitasuna eman dut. Eta garrantzitsua dena…
Gaur maitasuna eman dugu
Gaur borobil batean eseri gara
Gaur lagunekin jolastu gara
Gaur elkarrekin ikasi dugu
Gaur dantzan ibili gara
ATZO, GAUR eta BIHAR
Kamishibaia sortzen
Zatikiekin jolasten
Gorputza
Takoneran
LH 2. mailako ikasleok Iruñeako Takonera parkean egon gara goiza pasatzen. Bere ingurugiroaz gozatu dugu, bertako landaredia eta animaliak behatzen. Gainera, Martinekin (Takonerako langilea) elkartu gara eta oso gauza interesgarriak erakutsi eta azaldu dizkigu. Mila esker Martin, oso gustora egon gara!











































































