Ingurumen-hezkuntza museoa

Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleak Arrotxapea auzoko Ingurumen Hezkuntzako Museora joan ginen. Zentzumenei buruz asko ikasi genuen, eta Aranzadi parkean paseatzeko aukera ere izan genuen hainbat landare eta animalia aurkituz. Gero, oinez itzuli ginen ikastolara… Izugarri nekatu ginen, baina primeran pasatu genuen!

NAIZEN elkartekidearekin

Gaur, lantzen ari garen proiektuan sakontzeko, NAIZEN elkarteko kide den ama bat etorri da gurekin gelan egotera. Berak bizi izandako esperientziak kontatu dizkigu eta dinamika polit bat burutu dugu. Hunkigarria eta baliagarria izan da; izan ere, ez dago egoera hau bizi izan duen pertsona batengandik ikastea bezain aberatsa den ezer.