Errefuxiatuak

Gure proiektuarekin jarraitzeko, gaur beste bi pertsona etorri dira ikastolara. Alde batetik Begoña Huarte, eskolako irakasle ohia, eta bestetik Lhousain.

Begoñak Iruña Harrera Hirian lan egin izan du urteetan zehar eta plataforma honen funtzionamendua kontatu digu, nola laguntzen dieten migranteei. Bestetik, Lhousainek bere esperientzia kontatu digu, nola etorri zen Marruekosetik hona, bere bizipenak, esperientziak…

Asko ikasi dugu! Mila esker!

Gure lagunak zainduko ditugu

“Balioak” ikasgaian, gustatzen zaizkigun eta gustatzen ez zaizkigun gauzak besteekin partekatu ditugu. Jarduera honek gure lagunak errespetazeko, haiek  gehiago ezagutzeko eta zerbait molestatzen digunean, haien lekuan jartzeko aukera eman digu. Azkenik, araudi bat sortu dugu denon artean, ikastolako esparruan beti gustora ibili ahal izateko eta lagunak begirunez tratatzeko.