Gure bikote erreferenteen partetik, 6.B mailako ikasleak, gutunak jaso ditugu! Hainbeste denbora pasata zuen inguruko berriak jasotzeak ilusio handia egin digu. Oso gustora egon gara zuen mezuak irakurtzen. Mila esker lagunak!
Udazkeneko hostoak
Arnas aparatua
LH 2. mailan, Natur Zientzietan, giza gorputza landu dugu. Eduki desberdinak jorratu ditugu: gorputzaren atal nagusiak, bizitzaren etapak, bizi-funtzioak, arnas aparatua, hezurrak eta giharrak. Arnas aparatuaren funtzionamendua hobeto ulertzeko, ikasle bakoitzak bere maketa sortu du. Polita, baietz?
5. maila Iruñeko historia ezagutzen
Errezeta gozo-gozoak
5. mailan Gaztelania arloan errezeten proiektua landu dugu eta gure errezeta gustukoenekin liburu polit bat osatu dugu. Ikusi nahi?
Historiaurrea
Kaixo! Gaur Hegoalde Ikastolara Historiaurrean aditua den Javier Goienetxe etorri da. Berarekin ekarri ditu berak egindako material pila bat, esate baterako lantzak, harri ezberdinak (landuak eta landugabeak), harriz eta silex-ez egindako puntak, Venus-ak, arte lanak… Ere erakutsi digu nola egiten zuen lehen gizakiek sua, eta berak gelan egin du. Oso ongi egon da eta asko ikasi dugu! Bi bideo horietan ikusten ahal da nola egin duen. ikusgarria benetan!!!
Lurrikarak
2. mailan udazkenaz gozatzen
6. maila zientziara hurbiltzen
Eskalekin lanean
Euskararen asterako girotzen
Euskararen astea gertu dugu eta 3. zikloan astero tailerrak egiten hasi garenez, ikastola Euskararen Asterako girotzen hasi gara. Horretarako, Chromebooketan Canva programa erabili dugu iragartzeko kartel politak sortzeko. Gero, kartel horiek eskolatik jarri ditugu, ikasle eta irakasle guztiek ikusi ditzaten.
1. ordezkarien bilera
Ikasturte honetako lehenengo ordezkarien bilera ospatu dugu gaur. Ikasleak pozik eta parte-hartzaile etorri dira, eskolako zenbait informazio eztabaidatu dira eta proposamenak egin ditugu.
Hurrengo ordezkari eta partaideak bildu gara:
| A GELA | Naiara Olaechea Ruiz Itziar Irurozki Artajo |
| LH2A | Ander San Julian García Arraitz Sarasibar Mazquiarán |
| LH2B | Alaia Urtasun Morillas Oier Bobadilla Aznárez |
| LH3A | Nahia Pagola Erkizia Unax López Lecumberri |
| LH3B | Eneko Arzuaga Marcotegui Saioa Garralda Vega |
| LH4A | Naroa De La Torre-Verdejo Beruezo Amets Garmendia Angel |
| LH4B | Maren Araiz Rodriguez Amets Leoz Larumbe |
| LH5A | Oihane Iribarren Sanz Beñat Jimeno Nieva |
| LH5B | Eider Isaba Torrecilla Unax González Amaro |
| LH6A | Anne Elorz De Miguel Lander Sagaseta Sanz |
| LH6B | Mara Echávarri Ponce Jurgi García de Cortázar Lorenzo |
| ZUZENDARITZA | Inés López González |


























































