5. maila San Andres errotan

Alde baten

Kaixo! Gaur 5.mailako lagunak Atarrabiako San Andres errotara joan gara. Bertan errotaren funtzionamendua eta zertarako erabiltzen zen ikasi dugu, baita gure turbina ere eraiki dugu eta urarekin funtzionatzen zuela ziurtatu dugu.

Bestetik, Arga ibaiako ingurunea ezagutu dugu paseo bat bertatik emanez, bertako fauna eta flora zein den ikusi dugu eta animalia ezberdinak ikusteko aukera izan dugu!

Primeran pasa dugu!

Hona hemen argazkiak.

Aurrematrikulazioa 2020/2021

* OTSAILAREN 3TIK 7RA: Aurrematrikulazioa egiteko epea, eskabideak eta agiriak aurkezteko epea, 14:00ak arte.

*MARTXOAK 2: Behin-behineko zerrenden argitarapena, ikastetxean ikusgai.

*MARTXOAK 9 ETA 10: Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egitea.

* MARTXOAK 12: Behin-betiko zerrenden argitarapena, ikastetxean ikusgai.

*MARTXOAK 25ETIK APIRILAK 8 ARTE: Matrikulazioa (hiru urteko ikasleak).

*EKAINAREN 22TIK 25 BITARTEAN: Matrikulazioa (hiru urteko ikasleak izan ezik).

KANPAINAREN BIDEOA

AGIRIAK

6. mailakoak Berriozarren Emauseko Trapuketariekin

Landu ditugun helburuak hauek izan dira:

  1. Gure arroparen jatorria eta, berrerabiltzea ahalbidetzen badugu, has dezakeen bidaia ikertzea.
  2. Objektuen bizi ziklora eta ekonomia zirkularraren ideiara hurbiltzea (ekonomia horretan hondakinak baliabide bihurtzen dira) Emausko Trapuketarien lanaren bidez.
  3. Arropari ematen diogun erabileraren, erosteko erabakien eta kontsumo ereduaren gainean gogoeta egitea.

Hona hemen argazki eta bideoak.