Errefuxiatuei buruzko proiektua

Kaixo lagunak! Dakizuenez, 6.mailako ikasleek pertsona errefuxiatuen inguruko proiektu bat egin dugu. Bi hilabetez egon gara lan hau lantzen eta asko ikasi dugu. 

Landutakoa eta ikasitakoa modu ezberdinetan partekatu dugu. Lehenengo ikastolan bertan, 4. eta 5. mailakoei egin genien aurkezpena. Gero, gurasoei ere egin genien eta egindakoa auzora ere atera izan genuen. Alde batetik Hezitzaile eskolan aurkeztu genuen gure proiektua, euskaraz, eta bukatzeko unibertsitate publikoan baita ere aurkezpena egin genien, baina oraingo honetan gazteleraz. 

Oso esperientzia polita eta aldi berean gogorra izan da hau dena lantzea, baina asko ikasi dugu! Mila esker gure aurrean egon zareten guztioi!

Munduko instrumentuak

Apirilaren 14an, Josemi Jaunarena musikariari esker (Xabier eta Mikelen aita), Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek  mundu osoan zehar bidaiatu zuten berak ekarritako musika tresna desberdinen bidez: Euskal Herriko alboka, Irlandako bodhran, Hego Amerikako zampoña, Ipar Amerikako washboard, Australiako didgeridoo… eta askoz gehiago! Hauek probatzen utzi zigun eta gutxi balitz, bakoitzari  berak sortutako “Mundu bira musikala” liburuxka oparitu zigun. Bertan, berarekin ikusitako musika tresnen informazioa eta margotzeko irudiak agertzen dira. Mila esker Josemi!

Baratzea apaintzen

Haur hezkuntzako geletan harrizko animaliak margotzen egon gara. Aste honetan eguzkia atera denez Haur Hezkuntzako 3. mailakoak baratzea harri horiekin apaintzera joan ginen. Marigorringoak, sugeak eta liztorrak bihurtu ziren gure baratzeko biztanle berriak. Bide batez, landatu genituen erraboiletatik ateratako loreak ureztatu genituen.

Jantokiko jarduerak

Martxoaren 26an eta 27an, Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren, bostgarren eta seigarren mailako ikasleek jarduera bat egin dute jantokian. Jardueraren helburua lehen hezkuntzako gazteak elikadura ekologikoaren garrantziaz kontzientziatzea da, modu dinamiko eta interaktiboan egingo da hainbat jarduera planteatuz.

Ere, Ausolanen supermerkatuaz gozatu ahal izan dugu 10 egunez, ekintza honen helburua erosketa egitean elikagaiak aukeratzeko irizpideak ezagutzea da: osasuna, jasangarritasuna eta elkartasuna. Hau da, erosketa arduratsua egiteko jarraitu beharreko urratsak ematen ikastea:
aldez aurretik menuan pentsatu, produktuak alderatu, etiketaren informazioari erreparatu, prezioari erreparatu edota tiketa gorde errepasatzeko.