Unibertsoari buruzko proiektua

Lehen Hezkuntzako 5. mailan Ingurune arloan unibertsoari buruz asko ikasi dugu eta proiektu bat sortu dugu, lapbook bat. Hau Ikasnova gelan egin dugu. Ikasleek bikoteka, haiek haien ikaskuntza oso modu autonomoan bideratu dute. Hona hemen prozesuaren argazki batzuk:

Lehenik, gaiari buruz ikasi genuen eta lapbooka prestatzen hasi ginen:

Lan handia egin eta gero, lapbooka bukatuta genuen:

Azkenik, behin proiektua amaituta genuela, gure 1. mailako bikoteei aurkeztu dizkiegu:

Lan zoragarria, lagunak!

Sahara

Aste honetan, 6.mailakoek bisita paregabea izan dugu. Gurekin “ el loco de las botellas”
(edo “el loco del desierto”) ezizena duen Tateh Lehbib Breica ingeniari saharauia
gurekin izan da. Bere herrikideen bizi-baldintzak hobetzeko asmoz, plastikozko
botilekin etxeak eraikitzeko ideia berritzailea garatu du Tindufeko (Aljeria)
errefuxiatu-eremuetan. Hegoalden irakaslea izandako Iosu Jimenez ere gurekin izan zen. Honek Sahararen errealitate gordina ezagutzeko aukera aparta eskini zigun. Mila esker bioi.
Sahara askea!

KORRIKA

Dakizuenez, Korrika Iruñetik igaroko da datorren igandean, martxoaren 22an. Ohitura denez, ikastolaren kilometroa, aurten 766a, Printzearen Harresia, IGE eta Hegoalde Ikastolaren artean partekatzen dugu. Gure tartean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska eta mutil batek eramango dute.

Bi egun lehenago, hilaren 20an, ostirala, 15:30ean, gure Korrika txikia ospatuko dugu auzoan, ondoren duzuen argazkian ikus dezakezuen ibilbideari jarraituz. Familiak gonbidatuta zaudete gurekin Korrika txikia ospatzera, baina ezin izango zarete jolastokira sartu amaitzean, dantzaldira. Primerakoa litzateke familiek silletak edo antzeko zerbait ekarri ahal izango bazenute, bozgorailuak jarri eta gure Korrika txikia girotzeko. Hemen ikus dezakezue aurreko edizioko bideoa. 


Dantzaldian, 5. mailako ikasleek sortutako bertsoa abestuko dugu eta, ondoren, ikasle hauek ere asmatutako dantza egingo dugu.

Hori baino lehen, talde guztietan hainbat jarduera egingo ditugu ikastetxean: dortsalak eta pankartak prestatu, unitate didaktikoak landu, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek prestatu duten koreografia entseatu eta sarrera nagusian jarri dugun mapa handian Korrika egunero non dagoen markatu. Argazkiak ere egingo ditugu prestatu dugun photocall-ean. Azkenik, monitore interaktibo mugikor bat jarriko dugu sarreran, egunero Korrikaz zuzenean gozatu ahal izateko. Familiei arratsaldeetan sartzera eta argazkiak taldean egitera animatzen zaituztegu.

Gure erreprodukzio zerrenda estekatzen dizuegu, etxean girotzen joan zaitezten.

Animatu parte hartzera!

KORRIKARAKO KOPLAK

Berriz ere, ikastolako talde zoragarri batek Korrikarako koplak sortu ditu. Lan ederra!

Ttipi ttapa euskara
badoa aitzina,
baina hobe korrika
joanen bagina.

Hegoaldeko ume
kuadrilla bikaina
euskaraz dantzan jarri
dezagun mingaina!

Nahiz bidean giharrak
ta hankak nekatu,
mingainak ez dezala
atsedenik hartu.

Bide hau katebegiz
sortzen baldin bada,
ni euskara naiz eta
gu euskara gara.

Aurrera tantaz tanta
egiten da eta
euskaraz izerditu
daigun kamiseta.

Ttipi, ttapa, korrika,
hankei txalo joaz,
aspalditik gatoz ta
urrutira goaz.