Peru Harri

Ikasturteari amaiera ematen joateko azken ateraldiak egiten ari gara. Gu, Peru Harrira joan gara. Bertan, Iñaki Perurenak harrera egin digu eta ekintza ezberdinak egin ditugu: eskulturak ikusi, paseotxoa eman berak egindako margoak aztertzen, jolastu, herri kirolak ezagutu… Ondoren, Leitzan bazkaldu dugu.

Guggenheim

Aurreko ostegunean, eguraldi apartarekin, Bilboko Guggenheimera joan ginen. Bertako erakusketak ikusteko aukera izan genituen. Artelanak interesgarriak eta bitxiak iruditu zitzaizkigun. Gaiak eta azalpenak ulertzea ez zen erreza baina bertako erakusketaren gidariak primeran azaldu zigun dena. Zoritxarrez, kanpoan obrak ziren eta Puppy, lorez eztalitako txakurra, ez zegoen. Dena den, hortxe bere argazkia!

Kanpaldia

Kanpaldia iritsi zen eta denak urduri eta oso pozik geunden. Lo , bazkaldu, lagunekin egun osoan egon ginen, hau poza! Baserriko animaliak ezagutu genituen, kandelen tailerra egin genuen, eta Gorkak emandako erleei buruzko azalpen interesgarriak entzun genituen.