Azaoaren 11an, 16:45ean, familia guztiak gonbidatzen zaituztegu zirkulu errestauratiboen tailerretara. Erreparazioa eta ikaskuntza zigortzearen aurkako talde-prozesu kolektibo baten bidez nabarmentzen dituen metodologia da. Iazko bi saioek izan zuten arrakasta eta balorazioak aztertuta, aurten beste saio bat proposatzen dizuegu. Izena emateko, sakatu esteka hau.
Egilearen artxiboa: Administrazioa
GAU BELTZA
Sarrera nagusia Gau Beltzarako prest!
Iruñeko konpartsara bisita
Beltziren bisita ikastolan
Atzo Beltzi eta Lorentxo izan genituen gure ikastolan. Beltzi, Baztango ardi latxa da, eta Lorentxo, honen artzaina. Beraien lanaren berri ematera etorri ziren. Erronkariko gaztaren inguruan hitz egin ziguten eta hau lortzeko prozesuaren inguruan. Asko ikasi genuen eta oso bisita berezia iruditu zitzaigun! Ze gauza ederrak ditugun gure lurretan! Holako ekintzekin gehiago baloratzen ditugu gure produktuak eta gure inguruko jendeak egindako lana! Gazta probatzeko aukera ere izan genuen! Super goxoa zegoen! Mila esker bisitagatik!






Zineman
Urtebetetzeak ospatzen
Massanaren bisita
Arrosadiako liburutegian
Nafarroako museoan
Ipuina eskuz esku
Urtero bezala, Hegoalde Ikastolak ekimen zoragarri honetan parte hartu du, 5. eta 6. mailako ikasleek eskutik. Hemen duzue prentsako oharra:
Ginkana
Gaur, LH 5.mailako lagun guztiok ginkana bat egin dugu patioan zehar. Ikasturte honetan gurea egingo dugun esaldia osatzeko hizkiak bilatu ditugu eta esaldia osatu ondoren, abestu eta rapeatu dugu. Hauxe izan da gure esaldia: BEHAR DUZUNERAKO, ZURE ONDOAN NAGO. Ze gustura ibili garen guztiok elkarrekin!!















Kulturarteko aniztasunari ipuina eta kantua
Atzo Haizea Loira gelara etorri zen tailer dibertigarri eta polit bat egitera: lehenengo ipuin bat kontatu zigun eta galderak botatzen zizkigun bitartean irakasleak ideiak apuntatzen zituen. Gero, gorputzarekin erritmo ezberdinak egin genituen eta gure abestirako erritmoa aukeratu genuen. Erritmoa eta gitarraren melodia prest genuenean, gure abestirako letra asmatu genuen gure aurreko ideietatik abiatuta. Azkenean, abesti ederrak sortu eta grabatu genituen. Gure hurrengo txirrinetan entzungo dituzue!!!!! Mila miloi esker Haizea!!!

































































