Peru Harri

Pasa den ostiralean, maiatzaren 31an, Leitzan dagoen Peru Harri museoa bisitatu genuen. Han Iñaki Perurenarekin hainbat jolas egin genuen eta bere baserria zein bere arte lanak ezagutu genituen. Bisita bukatzean Leitzara joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Primeran pasatu genuen.

Baratzean

Asteazken honetan, 1. zikloko ikasleak baratzara joan gara eta ekiloreak landatu eta ureztatu ditugu. Bide batez, baratxuri gorriak atera eta gure etxeetara eramango ditugu. Ea zerbait goxoa sukaldatzen dugun! Ekiloreen sustraiak asko handitzen direnez, ikasi dugu, komenigarria dela 60 zentimetroko espazioa uztea bata bestearen artean. Horretarako, makiltxo bat erabiltzen da, argazkian ikus dezakezuen bezala.

Zeinuen hizkuntza ezagutzen

Gaur Alma etorri da 5. mailako ikasleekin egotera. Alma, maila honetako ikasle baten ama da eta gorra da. Beraien egunerokoa nolakoa den ezagutu dugu, zeinuen hizkuntzarekin kontaktua izan dugu ere (gure izena adierazten ikasi dugu) eta bitxikeri batzuk kontatu dizkigu. Oso interesgarria izan da eta gustora baino gustorago egon gara rato honetan.