Altxor bat nire zaborran!

Kaixo! Aste honetan Emausko Trapuketariengana joan gara. Mankomunitatearen ekintza bat da, eta ikasi genuen egunero milaka produktu kontsumitzen ditugula, eta zaborretara botatzen ditugunak. Baina pertsona batentzat hondakina izan daitekeena, beste batentzat ilusioa edo altxor bat izan daiteke!

Hango funtzionamendua erakutsi ziguten, eta egiten duten lanarekin harrituta gelditu ginen. Zenbat gauza jasotzen dituzten! Urte osoan zehar 13.000.000 kilo baino gehiago jaso dituzte: altzariak, arropak, jostailuak, telebistak… eta abar.

Mila esker egiten duzuen lanagatik eta gauzei bigarren bizitza emateagatik!

Oso bizi dagoen konposta

Beste egunean, 5.mailako ikasleak “Oso bizi dagoen konposta” ekintza burutu genuen. Mankomunitateko Xabi etorri zen, eta konpostaren inguruko informazioa eman zigun. Asko ikasi genuen: nola egin behar den, zer bota dezakegun eta zer ez, ongi birziklatzearen garrantzia… Horretaz aparte, aurten konpostaren arduradunak garenez, baratzera jeitsi ginen konposta nola dagoen ikustera eta lan pixka bat egitera. Interesgarria da benetan!