ZORIONAK, TXAPELDUNAK!

Bikaina, hitz batean.
Horrela izan da neska hauek eskola arteko txapelketan lortutakoa. Hasieratik etengabe handitzen ari ziren eta gainera txapelketa gozatu dute bukaera arte.
Familiak, entrenatzaileak, zaleak eta jokalariek batera arraun egin dute eta giro izugarri sortu egin da.
Bide berri eta polit bat geroko neskei ireki diete.
Gainera oihu bat sortu zuten, azken une arte errepikatu dute eta zertu dute taxoaren zelai guztietan.
1, 2, 3, 2 Hegoalde irabazi!

Lanbideak

Abenduan zehar, lanbideen inguruan asko ikasi dugu. Lanbide desberdinak ikusi ditugu: nekazaria, abeltzaina, irakaslea, albaitaria, garbitzailea… Ikasitakoa borobiltzeko, Edu eta Iosuren bisitak izan ditugu gelan. Haien lanbideak musikarekin lotuta daude eta beraien esperientziak kontatzera eta baxuarekin eta akordeoiarekin zerbait jotzera etorri zaizkigu.

Napar museoan

Bigarren mailakoak Nafarroako Museora joan gara. Bertan, “Teseo eta minotauroa: Nafarroako Museoko mosaiko erromatarrak” ikustaldia izan dugu.

Erakusketako piezekin lotutako istorioak kontatu dizkigute, Ariadna printzesaren ikuspegitik abiatuta. Honi esker, beste garai batzuetako artea eta bizimoduak ikusi ahal izan ditugu. Gainera, iraganeko garaiek gaur egungo bizimoduarekin dituzten antzekotasunen eta desberdintasunen inguruan hausnartzeko aukera izan dugu.