ARAZOAK, 25: EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Ikastolan ohitura den bezala, aurten ere Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, zenbait jarduera aurrera eraman ditugu gelan ikasleek kontzientzia hartzeko. Hauetaz guztietaz gain,  joan den ostegunean denon artean egun honetarako adostu genituen bi lelorekin  bi pankarta egin genituen eta bertan trato onaren inguruko hitzak, esaldiak, marrazkiak itsasi genituen. Ondoren, guztiok batera Baloreak abestia kantatu genuen. Hemen duzue gure elkarlanaren emaitza.

Euskaraz solas eta jolas

Aurreko astean “Euskaraz Jolas eta Solas” ekimenan parte hartu genuen. Hau suertea hau izan duguna!!  Bi monitoreekin batera astean zehar euskaraz aritzeko eta ongi pasatzeko  joku ezberdin pila ikasi ditugu. Esperientzi aparta izan da eta urtero errepikatzea gustatuko litzaiguke. Hona hemen argazkitxo batzuk ekintza honen hainbat momentu dibertigarriak zuekin partekatzeko.