During this week, third graders have been learning about the Halloween tradition. Songs, games, riddles,rhymes…. Here you can see their Spooky Halloween Card.
Duela egun batzuk kanpandian Igantzin egon ginen eta primeran pasatzeaz gain gaztainak biltzera joan ginen eta pilo bat bildu genituen. Beraz, orain 4.mailako bi klaseak patioan elkartu gaitezkeela aprobetxatuz gaztainak zuritu eta labean erre ditugu. Ondoren, atsegin handiz jan ditugu… Bai goxoak!
Gaur El Sario eraikinera joan gara “Los Nadies” erakusketa bere egilearekin aztertzera. Izugarri ikasi eta disfrutatu dugu; esperientzia zoragarria munduan ikustezinak diren pertsonen errealitateak ezagutzeko.
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Irrisarri Landen egon gara. Jarduera asko egin ditugu: arborismoa, tirolina, rokodromoa, discogolfa, aerorismoa… Argazki bat ere atera genuen, “Baxi” Irrisarriko maskotarekin. Oso ondo pasatu dugu eta gainera eguraldia bikaina izan dugu!
Atzo eta gaur 6. mailan internet, bideojokoak, sare sozialak eta horiekiko arriskuei buruz tailer bat egin dugu Iruñako udaltzainekin. Interesgarria eta erabilgarria oso!
Gaur Bakea eta Bizikidetzatik Giza Eskubideen inguruko tailerra egitera etorri dira gure gelara. Giza Eskubideak eta errefuxiatuen gaiak landu eta horiei buruz hausnartu dugu. Oso interesgarria izan da eta asko ikasi dugu.