Gaurkoan Paula Behorlegiren bisita izan dugu Hegoalden. Ibilbide luzea izan duen kirolari honek hainbat aholku eta sekretu kontatuta, JUDOan murgildu gara gaur goizean. Aunitz esker Paula eta nahi duzun arte!








Azken urte hauetan tiroi izugarria izan du eskaladak, naturan egindako ekintzak, abentura eta arrisku handikoak izanik ere, badute bere funtsean segurtasunari dagozkion eskaladako hainbat kontzeptu. Nafarroan eskaladak badu tradizio eta ibilbide luzea, Hegoalden tradizio honi eta segurtasun arloa jorratzeko beharrari helduz, ilusio handiz heldu diogu gure Boulder txikiari.









LH5. mailako ikasleok gaztelerako ikasgaian “la noticia” landu dugu eta horretarako TELEBERRI bat egin dugu. Espero dugu gustoko izatea.
4. eta 5. mailako ikasleek asteartean, hilak 16, antolatutako liburu-azoka oso arrakastatsua izan zen. Bertan bildutako ikasle, irakasle eta familiek liburuak euro batean erosteko aukera izan genuen, eta baita saltzaile gazteen trebetasunez gozatzeko aukera ere. Orain, lortutako diruarekin, gehien gustatzen zaizkien liburuak erostea baino ez zaie geratzen. Zorionak!






Kaixo! Aste honetan Emausko Trapuketariengana joan gara. Mankomunitatearen ekintza bat da, eta ikasi genuen egunero milaka produktu kontsumitzen ditugula, eta zaborretara botatzen ditugunak. Baina pertsona batentzat hondakina izan daitekeena, beste batentzat ilusioa edo altxor bat izan daiteke!
Hango funtzionamendua erakutsi ziguten, eta egiten duten lanarekin harrituta gelditu ginen. Zenbat gauza jasotzen dituzten! Urte osoan zehar 13.000.000 kilo baino gehiago jaso dituzte: altzariak, arropak, jostailuak, telebistak… eta abar.
Mila esker egiten duzuen lanagatik eta gauzei bigarren bizitza emateagatik!


















Beste egunean, 5.mailako ikasleak “Oso bizi dagoen konposta” ekintza burutu genuen. Mankomunitateko Xabi etorri zen, eta konpostaren inguruko informazioa eman zigun. Asko ikasi genuen: nola egin behar den, zer bota dezakegun eta zer ez, ongi birziklatzearen garrantzia… Horretaz aparte, aurten konpostaren arduradunak garenez, baratzera jeitsi ginen konposta nola dagoen ikustera eta lan pixka bat egitera. Interesgarria da benetan!













Atzo Beltzi eta Lorentxo izan genituen gure ikastolan. Beltzi, Baztango ardi latxa da, eta Lorentxo, honen artzaina. Beraien lanaren berri ematera etorri ziren. Erronkariko gaztaren inguruan hitz egin ziguten eta hau lortzeko prozesuaren inguruan. Asko ikasi genuen eta oso bisita berezia iruditu zitzaigun! Ze gauza ederrak ditugun gure lurretan! Holako ekintzekin gehiago baloratzen ditugu gure produktuak eta gure inguruko jendeak egindako lana! Gazta probatzeko aukera ere izan genuen! Super goxoa zegoen! Mila esker bisitagatik!






Urtero bezala, Hegoalde Ikastolak ekimen zoragarri honetan parte hartu du, 5. eta 6. mailako ikasleek eskutik. Hemen duzue prentsako oharra:
Gaur, LH 5.mailako lagun guztiok ginkana bat egin dugu patioan zehar. Ikasturte honetan gurea egingo dugun esaldia osatzeko hizkiak bilatu ditugu eta esaldia osatu ondoren, abestu eta rapeatu dugu. Hauxe izan da gure esaldia: BEHAR DUZUNERAKO, ZURE ONDOAN NAGO. Ze gustura ibili garen guztiok elkarrekin!!














