Liburuzainak

Aste honetan, 4. mailako ikasleek diploma bat jaso dute ikasturtean zehar ikastolako liburutegian egindako lana eskertzeko. Urritik maiatzera bitartean, jolas-orduan, liburutegiko arduradunaren berezko lanak egin dituzte, eta liburuen maileguak eta itzulketak erregistratzeaz, ordenatzeaz eta behar bezala zaintzeaz arduratu dira. Eskerrik asko zuen konpromiso eta egindako lanagatik!

Peru Harri

Pasa den ostiralean, maiatzaren 31an, Leitzan dagoen Peru Harri museoa bisitatu genuen. Han Iñaki Perurenarekin hainbat jolas egin genuen eta bere baserria zein bere arte lanak ezagutu genituen. Bisita bukatzean Leitzara joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Primeran pasatu genuen.

Baratzean

Asteazken honetan, 1. zikloko ikasleak baratzara joan gara eta ekiloreak landatu eta ureztatu ditugu. Bide batez, baratxuri gorriak atera eta gure etxeetara eramango ditugu. Ea zerbait goxoa sukaldatzen dugun! Ekiloreen sustraiak asko handitzen direnez, ikasi dugu, komenigarria dela 60 zentimetroko espazioa uztea bata bestearen artean. Horretarako, makiltxo bat erabiltzen da, argazkian ikus dezakezuen bezala.