Kaixo! Beste egunean, zentzumenen inguruan ikasi genuen gure bikoteen aurkezpenekin. Gure izena keinuen hizkuntzan esaten erakutsi genien. Amaieran, Tik-tik elkarrekin dantzatu genuen.









Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere autonomia egunak egiten ditugu eta astearteetan ikastolatik irten eta espazio naturaletan elkarrekin ongi pasatu eta ikasten dugu. Ikasturte honetan 3. mailako lagunak etortzen dira gurekin eta orain arte momentu polit asko partekatu eta jarduera ezberdinak egin ditugu: sukaldaritza tailerrerako erosketak, inguruko parkeetan jolastu, NUP eta zentzumenen parkera bisita, gabonetako jarduerak, hamaiketako bereziak etab. Hementxe uzten dizuegu laburpentxo bat.








Azkenik, hona hemen bazterrekoen trukaketan egindako argazki guztiak. Disfrutatu!
Zuen seme-alabaren aurre matrikulatzeko datak hurbiltzen ari direla eta, hain garrantzitsua den erabaki honen aurrean, gure laguntza eskaini nahi dizuegu. Horregatik, Hegoalde Ikastola hurbiletik ezagutzeko egingo ditugun aurkezpen bileretarako gonbitea zabaldu nahi dizuegu. Etxean, ere, postaz informazio guztia jasoko duzue.
Bileretara etortzeko, hurrengo botoien bitartez izena eman behar duzue:
Ikastolaren eremuan bizi zaretenon etxean ere gutuna jasoko duzue.
Girotzen hasteko, gure Youtubeko kanalean argitaratutako bideoez goza dezakezue etxean: Olentzero egunak, Santa Ageda, Inauteriak, mangerada, antzezlanak, Korrika eta, jakina, izan ditzakezuen zalantzak argitzeko grabatu berri ditugun bideoak:
Hemen dituzue Olentzero eguneko argazki pila! Mila esker Nagore eta Idoia, gure ama argazkilariak. Karpetan ere irakaslegoak egindakok topatuko dituzue. Gozatu!
Hona hemen Olentzero eguneko bi bideo. Lehenengoa gure aita bideolariak, Gorka, egindakoa; mila-mila esker, a ze nolako lana! Bigarrena, ETBko “Navarra hoy” atalean emandakoa. Gozatu!
4. eta 5. mailako ikasleek asteartean, hilak 16, antolatutako liburu-azoka oso arrakastatsua izan zen. Bertan bildutako ikasle, irakasle eta familiek liburuak euro batean erosteko aukera izan genuen, eta baita saltzaile gazteen trebetasunez gozatzeko aukera ere. Orain, lortutako diruarekin, gehien gustatzen zaizkien liburuak erostea baino ez zaie geratzen. Zorionak!





