Euskaraldia prest
Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek ikastolako agenda euskararekin edertzeko esaldi, abesti eta bertsoak aukeratu eta zerrendatu dituzte. Hurrengo ikasturtean gure agendan izango ditugu!





Bestetik, gaurko korreoan irakurri duzuen Euskaraldia txokoa prestatu berri dugu. Ostegunean hasita eta Euskaraldiak irauten duen bitartean, 16:30etik aurrera familian argazkiak egin ahal izango dituzue, gero gurekin partekatzeko. Hona hemen irakasleon bi adibide:


Azkenik, anima zaitezte datorren asteko hitzaldietan parte hartzen. Hemen duzue izena emateko esteka.
Nafarroako museoa eta Irulegiko eskua
2.mailakoak Nafarroako museoan egon gara espeleologo lanak egiten eta gure arbasoak ezagutzen. Euskaraldiaren bezperetan, euskaldunentzat hain garrantzitsua den Irulegiko eskua ikusteko aukera izan dugu Museoan. Iruñako hainbat txoko ere bisitatu ditugu eta euritakoa erabili gabe, gustura ibili gara gure hiritik paseoan. Primeran pasa dugu.









Transbide, gurekin auzoko sarean
Gaur Arrosadiako haurtzaroaren sarera Transbidetik etorri dira egiten duten lana azaltzeko. Ere, hainbat kontzeptuen inguruan aritzeko aukera izango dugu eta sarean egin dezakeguna aztertu dugu. Lan ikaragarria egiten dutena!

Eskalada
Patinetan
Bizieskola
Hegoaldetik Hegoaldera Sorbeltzen kontua
Ustekabean sorbeltz eta enaren munduan murgildu ginen, tartean lagun berriak egin baita pila bat ikasi ere.
“Ze Berri?” aldizkarian
Gure 5. eta 6. mailako ikasleek aldizkari honetarako elkarrizketa batean parte hartu zuten eta, horretan, aurten landu dituzten proiektu nagusiei buruz aritu ziren. Ez galdu irakurtzeko aukera!
Errefuxiatuei buruzko proiektua
Kaixo lagunak! Dakizuenez, 6.mailako ikasleek pertsona errefuxiatuen inguruko proiektu bat egin dugu. Bi hilabetez egon gara lan hau lantzen eta asko ikasi dugu.
Landutakoa eta ikasitakoa modu ezberdinetan partekatu dugu. Lehenengo ikastolan bertan, 4. eta 5. mailakoei egin genien aurkezpena. Gero, gurasoei ere egin genien eta egindakoa auzora ere atera izan genuen. Alde batetik Hezitzaile eskolan aurkeztu genuen gure proiektua, euskaraz, eta bukatzeko unibertsitate publikoan baita ere aurkezpena egin genien, baina oraingo honetan gazteleraz.
Oso esperientzia polita eta aldi berean gogorra izan da hau dena lantzea, baina asko ikasi dugu! Mila esker gure aurrean egon zareten guztioi!














Food groups
During the last days in primary 3 we´ve learnt about food groups, healthy eating… Then we did a presentation to our year 1 mates.
Iruñea ezagutzen
Munduko instrumentuak
Apirilaren 14an, Josemi Jaunarena musikariari esker (Xabier eta Mikelen aita), Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek mundu osoan zehar bidaiatu zuten berak ekarritako musika tresna desberdinen bidez: Euskal Herriko alboka, Irlandako bodhran, Hego Amerikako zampoña, Ipar Amerikako washboard, Australiako didgeridoo… eta askoz gehiago! Hauek probatzen utzi zigun eta gutxi balitz, bakoitzari berak sortutako “Mundu bira musikala” liburuxka oparitu zigun. Bertan, berarekin ikusitako musika tresnen informazioa eta margotzeko irudiak agertzen dira. Mila esker Josemi!



























































































