Hotza hasi baino lehen, LHko 2. mailakoak baratxuriak ereiten baratzean egon ginen. Aurrerago ,freskoak jateko erabiliko ditugu eta baratxuri buru bana etxerako.




Azaroko azken astean Iberon dagoen Isterria ikastetxera joan gara A gelakoak. Bertan daude aurreko ikasturteetan gure ikaskide izanko bi ikasle eta ilusio handia egin digu haiek ikustea. Gainera, jarduera sentsorial batean parte hartzeko aukera izan dugu eta oso gustora egon gara. Eskerrik asko Isterriako langile eta ikasleei egindako harreragatik!






Kaixo! Aste honetan Emausko Trapuketariengana joan gara. Mankomunitatearen ekintza bat da, eta ikasi genuen egunero milaka produktu kontsumitzen ditugula, eta zaborretara botatzen ditugunak. Baina pertsona batentzat hondakina izan daitekeena, beste batentzat ilusioa edo altxor bat izan daiteke!
Hango funtzionamendua erakutsi ziguten, eta egiten duten lanarekin harrituta gelditu ginen. Zenbat gauza jasotzen dituzten! Urte osoan zehar 13.000.000 kilo baino gehiago jaso dituzte: altzariak, arropak, jostailuak, telebistak… eta abar.
Mila esker egiten duzuen lanagatik eta gauzei bigarren bizitza emateagatik!


















Aurten lehenengo aldiz ospatu dugu Gau Beltza ikastolan. Oso gustora egon gara lagunekin aurpegiak elkarri margotzen eta mozorroak haiekin prestatzen. Gelan Gau Beltzari buruz asko ikasi eta gero, 6. mailakoen bertso zoragarria entzun eta denon elkarrekin dantza egin dugu.
Gau Beltzaren gaian oinarritutako altxorraren bila egin dute gure LH 1. mailako ikasleak. Talde lanean primeran pasatzeaz gain, altxorra aurkitzea lortu dute. Zorionak eta on egin!
Beste egunean, 5.mailako ikasleak “Oso bizi dagoen konposta” ekintza burutu genuen. Mankomunitateko Xabi etorri zen, eta konpostaren inguruko informazioa eman zigun. Asko ikasi genuen: nola egin behar den, zer bota dezakegun eta zer ez, ongi birziklatzearen garrantzia… Horretaz aparte, aurten konpostaren arduradunak garenez, baratzera jeitsi ginen konposta nola dagoen ikustera eta lan pixka bat egitera. Interesgarria da benetan!












