Astelehen honetan, otsailaren 5a, haur hezkuntzako bigarren mailako ikasleok “Gartxot” erraldoi eta buruhandien konpartsa bisitatzera joan gara. Bere erraldoi batzuen izenak ikasi ditugu eta primeran pasatu dugu.
Bizitzan gora
Soka saltoan
Pin pon
Erronka kooperatiboan
Negu hotzeko zuhaitz beroak
Kai Etxanizekin
OLENTZERO EGUNEKO BIDEOA
Gure Youtubeko kanalean prest duzue ikasturte honetako Olentzero eguneko bideo profesionala; gozatu! Mila-mila esker, Gorka, egindako lan ikaragarriagatik!
Belatz komikigilearekin
FAMILIEK ESANA
HEGOALDE IKASTOLA INSTAGRAMEN
Tailerrak gure LH 5. mailako lagunekin
Urtarrilaren 17an haur hezkuntzako ikasle guztien arteko tailerrak egiten hasi ginen. Tailerrak heterogeneok dira, hau da, adin ezberdineko haurrak elkartzen dira proposatutako esparru ezberdinetan. Zazpi astean zehar haur guztiak tailer guztietatik pasako dira. Hauetan proposamen ezberdinak eskaintzen dira: sukaldaritza, buztina, naturako elementuak dituzten mandalak, eraikuntza erraldoiak, jolasak, gatz-pasta eta gorputz adierazpena. Gure tailerretara laguntza ematera lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak etortzen dira, mila esker egiten duzuen lanarengatik. Aste honetan bigarren tailerraren txanda izan da, primeran pasatu dugu!!!