Zaporeak

Kaixo irakurle maitea!

Gaur gure ikastolan Fermín Artola izan dugu. 6.mailan errefuxiatuen inguruko proiektu bat egiten hasi gara, eta honen inguruan hitz egitera etorri da Fermin. ZAPOREAK elkartearen lana kontatu digu, Lesbosen dagoen kanpamenduaren inguruko informazioa azaldu eta gaur egungo egoeraren berri eman digu. Oso gogorra da han bizitzen ari direna. 

Oso interesgarria iruditu zaigu eta gure proiektuarekin aurrera jarraitzeko informazio asko eman digu.

Mila esker Fermin!

Eskaladan

Azken urte hauetan tiroi izugarria izan du eskaladak, egun, naturan egindako ekintzak anitzak dira, eta abentura eta arrisku handikoak izanik ere, badute bere funtsean segurtasunari dagozkion eskaladako hainbat kontzeptu. Nafarroan eskaladak badu tradizio eta ibilbide luzea, Hegoalden tradizio honi helduz, ilusio handiz estreinatu dugu gure Boulder txikia.

Ipuina eskuz esku 2020-2021

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak iaz abian jarritako “Ipuina eskuz esku Giza Eskubideak” ekimenak bigarren edizioa ondu du aurten.

2020ko azaroan zehar, jarraipena eman zaio batetik Jon Arretxe idazleak euskaraz hasitako ipuinari. Egunero-egunero, ikastetxe bat arduratu da, zenbaitetan bi, ipuin-kate bakoitzari lerro batzuk gehitzeaz. Ipuinaren lanketa aitzakia polita izan da Giza Eskubideak ezagutu eta aztertzeko, irudimena, sormena, ideia trukea, eztabaida, adostea, irakurketa eta idazketa lantzeaz gain. Guztira 47 ikastetxetako ia 1.900 ikaslek parte hartu dute 65 irakaslerekin batera.

Guk ere gure zatitxoa sortu eta idatzi genuen. Ipuin polit-polita egin dugu eskola guztion artean.

Ez galdu irakurtzeko aukera!

Ipuina webgune honetako FAMILIAK > BALIABIDEAK atalean izango duzue.

Bizitza bukaerako hezkuntza eta sentsibilizazio tailerra

Kaixo!

Gaur Gurutze etorri da 6.mailako geletara “Bizitza bukaerako hezkuntza eta sentsibilizazio” tailer bat ematera. Honen helburua ikasleen artean gelarekin erazionaturiko gaiak, bereziki senideen heriotzak, normalizatzea eta egoera horiei aurre egiteko baliabideak ematea izan da. 

Oso gai gogorra izan da, eta hunkituak utzi gaitu, baina uste dugu hitz egin beharreko gaiak direla, eta interesgarria izan dela.

Mila esker Gurutze!