Irailean, elkargunean biltzen gara eta gelan sartu baino lehen dibertitzen gara era sinple eta aktiboan. Hau poza, berriro “elkarrekin”. Ilusionatuta.
Ongi etorri webgune berrira!
Lan handia egin eta gero, ikastolako webgune berria martxan dugu! Ziur gara ikastolako berriak kontsultatzeko erabilgarria izango duzuela. Disfrutatu eta gozatu!

6. mailakoen agurra
Gaur, ekainak 26, 6. mailakoei azken agurra egin diegu eta Hegoaldeko zapia jantzi eta argazkia banatu diegu. Nahiz eta ikasturte bukaera arraro-xamarra izan den, ekitaldi hau polita eta hunkigarria izan da. Zorte on eta muxu pila, lagunak!

Zuekin gaude!
Zuekin gaude!
Frontoia
Urteak pasa dira baina azkenik Hegoaldeko frontoia estali dute euria egiten duten egunetan txoko lehor bat izateko. Prozesua ikusgarria izan da, “mekano” erraldoi baten antzera.
Bizi poza
A gelako ikasleek lanean jarraitzen dute extean.
Matrikulazioa 2020-2021
Hezkuntza Sailburuaren martxoaren 15eko 27/2020 Foru Aginduaren arabera, etenda geratzen da etapa guztietako aurrematrikula eta matrikulazioa.
Beraz, instrukzio berria izan arte, bertan behera geratuko da hiru urteko haurren matrikulazioa. Salbuespen egoera hau amaitzen denean eta Hezkuntza Sailak data berriak markatzen dituenean, gure webgunean argitaratuko ditugu.
Ingenious inventions
Azpilagañako erraldoiak bisitatzen
Otsailaren 18an, 3 urteko ikasleak Azpilagañako erraldoiak ikustera joan ginen. Basajaun, Mari, Zanpantzar, Sorgiña eta Akerbeltz ezagutu genituen… Eta gu ere erraldoi eta kilikiak izan ginen! Primeran pasatu genuen.
1. mailakoak eskolako BARATZA garbitzen
Oporretatik bueltan baratzean landatzen hasiko gara. Hori dela eta, lehenik eta behin zapalak garbitzen hasi gara.
Touristic guide 6. maila
3 urteko haurrak sukaldatzen
Bazkaldu ondoren, hiru urteko haurrek lan bikaina egin dute. Fruta brotxeta prestatu dute eta horretarako sagarrak, udareak, marrubiak, bananak, kiwiak eta angurriak erabili ditugu. Haurrek brotxeta prestatu dute fruta makilan sartuz eta gainetik txokolatea eta marrubi saltsa botaz. Lan guzti hau egin ondoren, dastatzeko aukera izan dute eta primeran jan dute dena. Hona hemen argazkiak.
Lehen Hezkuntza 1. mailako haurrak sukaldatzen
Lehenengo mailako haurrek postre goxo-goxo bat prestatu dute, limoizko moussa. Postre honen osagaiak limoi zukua, jogurta, kondentsatutako esnea eta txokolatezko birutak dira. Ondoren, “Harvard platera” margotu, moztu eta itsasi ondoren etxera eraman dute. Hona hemen argazkiak.
Kamioien proiektua 5 urtetan
INAUTERIAK 2020
Gaur, otsailak 21, Inauteri egun zoragarria izan dugu. Hona hemen argazkiak, gaika sailkatuta:












