Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Gaur, azaroak 25, genero indarkeriaren aurkako eguna ospatu dugu eskolan eta maila bakoitzak tratu onen aldeko konpromezu bat sinatu du, horma-irudi handi bat osatu dugu ikasle guztion artean, gurasoek gure kutxa morean sartutako mezuak irakurri eta eskolako atarian zintzilikatu ditugu eta, bukatzeko, “Denok zu” abestia dantzatu dugu.

Hona hemen zenbait argazki eta bideo.

“Ezetz esaten ikasi nuen”

Aste honetan SKOLAEk 6. mailarako proposatzen dituen jardueren artean lehenengoa burutu dugu: “ezetz esaten ikasi nuen” leloa kamisetetan margotu dugu. Proposamen hau eskolan ospatuko dugun 25N egunarekin zuzenean lotuta dago. Baten batek “ezetz ulertzen ikasi nuen” idaztea nahiago izan du. Margo berezi bat erabili dugu eta benetan disfrutatu dugu gelan lasai-lasai, musika entzuten eta margotzen.

Hona hemen argazkiak.

5. mailakoak Atarrabiako laborategian

Gaur 5.mailako ikasle eta irakasleak Atarrabian dagoen Nasertic laborategira joan gara. Gure ikasle batzuen amei esker lortu dugu esperientzia polit hau. Oinez hurbildu gara Merindadesera eta bertan villavesa hartu dugu Atarrabiarano. Laborategira iritsi garenean, laborategian egiten diren gauzen inguruko informazioa eman digute eta laborategia erakutsi digute. Horretaz gain, esperimentu batzuk egin ditugu eta mikloeskopioetatik zelula ezberdinak ikusteko aukera izan dugu. Asko ikasi dugu eta asko gustatu zaigu ateraldia!

Hona hemen argazkiak.