Ostiralean, Poesiaren Eguna ospatu dugu ikastolan. Astean zehar poesiaz blai egin gara, poeta asko ezagutu ditugu eta olerki asko ikasi eta sortu dugu. Egindako lan horiekin guztiekin, erakusketa mundiala antolatu dugu ikastolako sarreran eta gure bikoteekin batera pila gozatu dugu.
Storytelling
Pello Añorga
Komikiak
Musiqueando
Super fun stations
Hegoaldetik Hegoaldera
Inausketa-kimatze lanetan
Voley MasterClass
INAUTERI EGUNA 2025
Hona hemen aurtengo Inauteri egunean egindako argazki guztiak eta bideo gutxi batzuk. Mila esker argazkilari guztiei, bereziki Nagore!

Arte sormena hondakinak erabilita
FAMILIENTZAKO HURRENGO FORMAKUNTZAK
ARROSADIAKO LIBERTIMENDUA ETA MINTZORDUA
Aurten ere Arrosadiko kaleetan, auzoan bertan euskaraz sortutako inauteriaz gozatzeko aukera izanen dugu, Arrosadiko Libertimendua martxoaren 15ean, Arrosadiko inauterietako egunean ospatuko baita. Goizean, 10etan Bardenas tabernan elkartuko gara eta 10:30etan kalejiran abiatuko gara toki hauetatik pasatuz: Pico de Oriko estankoa, Hegoalde Ikastola eta Lagun Zaharrak elkartea. Ondoren, 12:30ak aldera Manuel de Falla plazan zirtzilak, dantzariak, musikariak eta bertsolariak arituko dira (euria egitekotan Hegoalde Ikastolako frontoian). Inauteri eguna ospatzen jarraitzeko San Fermin peñan bazkaria egonen da (tiketak salgai Albeniz tabernan 15 €tan, haurrak dohan helduekin joaten badira), arratsaldean egitaruak jarraituko du haurrentzako jolasekin arratsaldeko 5etan Manuel de Falla plazan, 6etan kalejira musikatua eta gaueko 9etan Luntx eta gaupasa San Fermin peñan.
Beste aldetik, Iruñeko Peñen Federazioak antolatutako Mintzordua!, martxoaren 19an, arratsaldeko 7etan eginen da San Fermin Peñan, lagun artean euskaraz aritzeko tartea izango delarik auzoan bertan.
Arrosadian euskaraz eginen diren bi jarduera hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu.





Sorbeltzentzako habi berriak
Xabier Lizeaga gure irakasleak naturarekin gehiago konektatzeko gune berri bat prestatu du. Garaileak erakartzeko habia berriak sortu ditu eta gure zentroan kokatu dira, argazkietan ikus daitekeenez. Horri dagokionez, egunero goizeko 8etan eta ilunabarrean bozgorailuetatik soinuak jarriko ditugu txori hauek erakartzeko. Ikasleek ere gai horri buruzko prestakuntza eta hitzaldi bereziak izango dituzte. Lan bikaina, Xabi!








AURREMATRIKULA 2025/2026
ESKAERA AURKEZTEKO EPEA: martxoaren 17tik 21era.
OHARRA: gure administraria, Maider, zuek laguntzeko prest egongo da aste horretan 09:00etatik 14:00ak arte.
Hona hemen Departamentuko webgune ofiziala: WEBGUNEA











































































