Oso bizi dagoen konposta

Beste egunean, 5.mailako ikasleak “Oso bizi dagoen konposta” ekintza burutu genuen. Mankomunitateko Xabi etorri zen, eta konpostaren inguruko informazioa eman zigun. Asko ikasi genuen: nola egin behar den, zer bota dezakegun eta zer ez, ongi birziklatzearen garrantzia… Horretaz aparte, aurten konpostaren arduradunak garenez, baratzera jeitsi ginen konposta nola dagoen ikustera eta lan pixka bat egitera. Interesgarria da benetan!

ZIRKULU ERRESTAURATIBOEN TAILERRA FAMILIENTZAT

Azaoaren 11an, 16:45ean, familia guztiak gonbidatzen zaituztegu zirkulu errestauratiboen tailerretara. Erreparazioa eta ikaskuntza zigortzearen aurkako talde-prozesu kolektibo baten bidez nabarmentzen dituen metodologia da. Iazko bi saioek izan zuten arrakasta eta balorazioak aztertuta, aurten beste saio bat proposatzen dizuegu. Izena emateko, sakatu esteka hau.